Shimabara (Nagasaki)
Shimabara 島原市 島原市 | ||
---|---|---|
Japoniako hiria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Japonia | |
Eskualdea Prefektura | Kyūshū Nagasaki | |
Jatorrizko izena | 島原市 | |
Posta kodea | 855-8555 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 32°47′17″N 130°22′13″E / 32.78814°N 130.37025°E | |
Azalera | 82,77 km² | |
Mugakideak | Unzen (en) eta Minamishimabara (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 42.858 (2021eko martxoaren 1a) −2.578 (2015) | |
Dentsitatea | 518 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1940ko apirilaren 1a | |
Telefono aurrizkia | 0957 | |
Ordu eremua | UTC+09:00 | |
http://www.city.shimabara.lg.jp.e.dk.hp.transer.com/ www.city.shimabara.lg.jp |
Shimabara (japonieraz: 島原市 Shimabara-shi ) Japoniako hiria da, Shimabara penintsularen ipar-ekialdeko puntan dagoena, Nagasaki prefeturan, Kyūshū uhartean. 2014ko errolader arabera 45.952 biztanle ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arima leinua izan zen Shimabaran mendeetan agindu zuena eta hauek kristau bihurtu ziren. 1614an Tokugawatarrek kristautasuna debekatu zutenean jazarpenari ekin zioten. Arima naozumi agintetik kendu eta Matsukura Shigemasa ezarri zuten agintari. Honek gogortu egin zuen kristauen jazarpena eta exekuzio masiboak ere egin zituen. Hori gutxi balitz 1618 eta 1624 artean zergak nabarmen handitu zituen Shimabarako gaztelua egiteko.
1637 urtean 37.000 kristau matxinatu ziren, Shimabarako kristauen matxinada izenaz ezagutzen dena, eta 200.000 soldaduri aurre egin zieten. Bi hilabetez iraun zuen gerrak, eta janaririk gabe geratu zirenean baizik ez zuten etsi. 1638an lepoa moztu zieten denei eta, horrenbestez, Japoniako kristauen elkarteak desagertu egin ziren. Matsudaira leinuak agintean iraun zuen 1868ko Meiji berrezarkuntzararte.
1792an Unzen sumendiaren erupzio handi bat izan zen eta honek sorturiko megatsunamiak herriaren gehiengoa suntsitu eta 15.000 biztanle hil zituen. Japoniako desastre bolkaniko handiena kontsideratzen da. 1990-91 artean ere sumendien aktibitate handia izan zen eta 43 pertsona hil ziren.
Gaur egungo Shimabara hiria 1949an eratu zen.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Shimabarako gaztelua
- Unzen mendia
- Reikyu santutegia.
- Shirachi aintzira.
- Unzen-Amakusa Parke Nazionala
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Reikyu santutegia.
-
Shimabarako kaialdea.
-
Shirachi aintzira.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.